ira 18 Urruna-Pausu
Irailaren 25etik 27ra, Emeki festibalaren laugarren edizioa ospatuko dute Urruñan. Emakume artistei protagonismoa ematen dien festibalak Euskal Herriko zein nazioarteko talentuak bilduko ditu. Musika, dantza eta tradizioak uztartuz, programazio anitza eskainiko dute hiru egunetan. Kontzertu intimistetatik ikuskizun handietara, publikoarentzako hainbat proposamen izango dira. Elena Clerc, Emeki festibaleko antolatzailearekin hitz egin dugu.
ira 16 Irun
LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideetaz eta borrokaz, genero disidentziaz edota ekofeminismoaz gogoetatzeko zikloa antolatu du Irungo Udaleko Berdintasun arloak. Irungo Emakumeen Etxean 'Libres y disidentes' argazki erakusketa aurkeztuko dute azaroaren 3an, Mexikoko Oaxakan emakumeen eta lesbianen errealitateaz jabetzeko. Eta irailaren 18tik abenduaren 2ra bitartean pelikulak, hitzaldiak eta tailerrak proposatuko dituzte hausnartzeko.
api 20 Behe Bidasoa
Prekaritate menstrualaz