Bueltan daukagu Jokin! Kapitulu honetan gure lurraldeko historiarekin lotutako beste bitxikeri bat gogorarazi digu. Bada Hazparrengo herrian, Lapurdin, erromatar garaiko aldare txikitxo bat, latinezko inskripzio batekin. Idatzi honek tokiko gizon garrantzitsuenetako bat aipatzen du, haren karguak eta baita behin Erromara zihoan enbaxada baten parte hartu zuela ere. Legatio edo enbaxada honen helburua probintziaren gobernuan erreforma bat eskatzea zen, izan ere, ez zuten Galiaren parte izaten jarraitu nahi. Antza denez, eskaera honek ez zuen berehalako aldaketarik eragin, baina beranduago Inperioko probintzien antolaketa aldatu zenean, erromatarrek kontutan hatu zuten sentimendu erregionalista hau.