Irratia

Indusketa Guztien Gainetik

Kutxa Fundazioaren finantzazioari esker sortutako podcast bat da honako hau. Bertan Oiasso Museoko langileok eta inguruko unibertsitateetako hainbat adituk Euskal Herriko Antzinaroari buruz dihardugu modu arin eta atseginean. Gure ondare arkeologikoarekin lotutako pasarte historikoak ezagutu nahi baldin badituzu, egin klik eta hasi entzuten!
-- Aimar Lopez --
9 atal entzuteko
Indusketa Guztien Gainetik IX
2024/01/08

Denis Pérez Álvarez-Sostoa Antzinaroko Historian doktorea da, Filologia Klasikoan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Denis erromatar garaiko bahituen truke eta tratamenduan aditua da, eta sakon aztertu ditu klasikoek egungo fenomeno kulturaletan utzitako aztarnak, hala nola, Juego de Tronos telesail famatuan. Honekin lotuta, Denisek Metal Aroa deituriko saio propio bat dauka Antxeta Irratian, eta bertan Heavy Metalean aurki daitezken antzeko aztarna historikoak arakatu eta azaltzen ditu. Gaurkoan gure podcastaren lehen denboraldiko azken kapitulua eskaintzen dizuegu eta, asko gustatuko zaizuelakoan, Denisek Juego de Tronos gozatzeko beste ikuspegi bat erakutsiko digu. Egin klik eta laster arte!

Indusketa Guztien Gainetik VIII
2023/12/29

Pedro López Barja de Quiroga Historia doktorea da, eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakaslea. Pedrok, bereziki, erromatarrek haien esklabuak askatzeko zituzten prozedurak eta libertoek haien bizimodua hobetu eta kargu garrantzitsuak lortzeko zituzten aukerak aztertu izan ditu. Baina, horrez gain, aditua da erromatar garaiko pentsaera politikoan eta garai hartako historiografian ere. Kapitulu honetan Antzinaroari buruzko tradizio historiografikoei buruz hitz egingo digu, penintsulan tradizio honek izan duen garapena Ipar Amerika eta Europako beste joera batzuekin alderatuz.

Indusketa Guztien Gainetik VII
2023/12/28

Iosu Etxezarraga Ortundo Historian doktorea da, arkeologoa eta Nafarroako Unibertsitate publikoko irakaslea. Historiografia tradizionalak bazioen erromatarrak gure lurraldetik joan ostean bertoko biztanleek haien ohitura primitiboak berreskuratu zituztela, hots, abeltzaintza eta kobetako bizimodura bueltatu zirela. Kapitulu honetan Iosuk mito hau baztertzen laguntzen digu, eta azken aurkikuntza arkeologikoek zer dioten azaltzen digu gure lurraldean Antzinaroa eta Erdi Aroaren arteko trantsizioa nolakoa izan zen hobeto ulertzeko.

Indusketa Guztien Gainetik VI
2023/12/27

 Bueltan daukagu Jokin! Kapitulu honetan gure lurraldeko historiarekin lotutako beste bitxikeri bat gogorarazi digu. Bada Hazparrengo herrian, Lapurdin, erromatar garaiko aldare txikitxo bat, latinezko inskripzio batekin. Idatzi honek tokiko gizon garrantzitsuenetako bat aipatzen du, haren karguak eta baita behin Erromara zihoan enbaxada baten parte hartu zuela ere. Legatio edo enbaxada honen helburua probintziaren gobernuan erreforma bat eskatzea zen, izan ere, ez zuten Galiaren parte izaten jarraitu nahi. Antza denez, eskaera honek ez zuen berehalako aldaketarik eragin, baina beranduago Inperioko probintzien antolaketa aldatu zenean, erromatarrek kontutan hatu zuten sentimendu erregionalista hau.

Indusketa Guztien Gainetik V
2023/12/27

Adur Intxaurrandieta Antzinaroko Historian doktorea da, gida turistikoa eta idazle arrakastatsua. Bere lehen lana, Revelión en Sicilia, finalista geratu da Caligrama argitaletxearen 2023ko sarietan bestseller kategorian. Kapitulu honetan Adurrek 2000 urte kolpetik ezabatzen ditu, eta hitzen poderioz Marko Barbo zenturioi primipiloaren larruan sartzen gaitu. Beterano honek hainbat eta hainbat gerra ikusi ditu dagoeneko, hala bere emaztea (gure lurraldeko mendietan sortutako emakume barbaro bat) eta semea jaio berri den Oiasso hirira ekarri ditu bizi arrakastatsu bat hasteko. Egin klik eta murgildu denboran zehar eginiko bidai honetan!

Indusketa Guztien Gainetik IV
2023/12/27

Maddi Izaguirre Historian graduatua da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroko Zientzien doktoretza programan sartu berri da. Ikerketa arloan eginiko bere lehen pausoak erromatar herriko emakumeen ekintza ekonomikoak aztertzera bideratu ditu, arreta berezia jarriz medikuntza edo prostituzioarekin nolabaiteko lotura izan zutenengan. Kapitulu honetan Maddi eta Leirek Antzinaroko medikuntzari buruz hitz egiten dute, eta Maddik emakumeek arlo honetan zeregin garrantzitsuak zituztela argitzen digu. Izan ere, haiek ziren sendabelarren prestaketaz arduratzen zirenak. Animatu eta entzun!

Indusketa Guztien Gainetik III
2023/12/27

Jokin Lanz Antzinaroko Historian doktorea da, baskoi eta erromatarren arteko harremanetan aditua eta Nafarroako Unibertsitate publikoko irakaslea. Kapitulu honetan Jokin eta Leirek erromatar garaiko ikuskizunei buruz solasten dute. ¿Nola sortu ziren gladiadoreen borrokak? ¿Erromatarrek apustuak egiten zituzten? ¿Kirol ospakizunetan bazegoen ekiporik? ¿Ikuskizun horiek gure lurraldean ere kopiatuko zituzten? Galdera guzti hauek eta beste hainbat erantzuten ditu Jokinek oraingoan. Egin klik eta sapere aude.

Indusketa Guztien Gainetik II
2023/12/26

Elena Torregaray: Gerraren Desastreak Antzinaroko Euskal Herrian

.2..