Iosu Etxezarraga Ortundo Historian doktorea da, arkeologoa eta Nafarroako Unibertsitate publikoko irakaslea. Historiografia tradizionalak bazioen erromatarrak gure lurraldetik joan ostean bertoko biztanleek haien ohitura primitiboak berreskuratu zituztela, hots, abeltzaintza eta kobetako bizimodura bueltatu zirela. Kapitulu honetan Iosuk mito hau baztertzen laguntzen digu, eta azken aurkikuntza arkeologikoek zer dioten azaltzen digu gure lurraldean Antzinaroa eta Erdi Aroaren arteko trantsizioa nolakoa izan zen hobeto ulertzeko.