Pedro López Barja de Quiroga Historia doktorea da, eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakaslea. Pedrok, bereziki, erromatarrek haien esklabuak askatzeko zituzten prozedurak eta libertoek haien bizimodua hobetu eta kargu garrantzitsuak lortzeko zituzten aukerak aztertu izan ditu. Baina, horrez gain, aditua da erromatar garaiko pentsaera politikoan eta garai hartako historiografian ere. Kapitulu honetan Antzinaroari buruzko tradizio historiografikoei buruz hitz egingo digu, penintsulan tradizio honek izan duen garapena Ipar Amerika eta Europako beste joera batzuekin alderatuz.