Oiartzungo Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak, Bortzirietako euskara mankomunitateak, Oiartzungo Udala, Sara eta Urruñako herriko etxeen babesarekin, mugaren inguruan bizi diren gaztetxoentzako zuzendutako “Mugaldeko Udalekua” antolatu dute. Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatua izatea eta euskaraz jakitea da baldintza bakarra, eta 2009-2010 urteetan sortu gaztetxoek parte hartzen ahalko dute. Gazteak euskaraz harremantzea funtsezkoa izango da, eta udaleku hauen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta euskara eta euskalkiak ezagutu eta Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen arteko harremanak sendotzea.
Horretarako, muga inguruetako herrietako gazteak harremantzeko eta ingurunea euskaraz ezagutzeko egonaldi ibiltaria antolatu dute. Udaleku ibiltaria uztailaren 15ean Oiartzunen abiatuko da, eta egunez-egun Urruñara hurbiltzen joango da uztailaren 20an amaituz.
Mugaldeko udaleku ibiltariari buruz hitzegiteko, Urruñara gerturatu gera, Ione Iosi euskara teknikariarekin hitzegitera. Izan ere Urruñako herriko etxeak, mugaldeko udalekua babesten du. Aipatu digunez, euskara dakiten gazte gehienek eskolan soilik ikasten eta baliatzen dute. Eta aisialdi jarduerak, euskara ikasteko lagungarriak direla pentsatuta, haur eta gazteek euskararekin harremanetan duten denbora luzatu eta hizkuntza erabiltzeko motibazioan eragiten du.
Izen ematea online egin behar da eta horretarako epea martxoaren 29ra artekoa izanen da. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek parte hartuko ahalko dute.
Udalekuaren prezioa 120 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.
Informazio zehatza eta izen ematea: https://ttipi.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena