«Xanduli, manduli… Arimen gaueko kontuak…» Hendaiako gau beltzaren egitaraua irekiko du

Aitor Errazkin urr 23 Hendaia

Hendaia urriaren 31n, larunbatean, murgilduko da Gau Beltzaren giro misteriotsuan. Aurtengo egitarauak berrikuntza bat baino gehiago dakartza, eta goizean bertan hasiko da euskarazko kultur eskaintzarekin: 11:00etan, mediatekan, Itziar Saez de Ojerrek «Xanduli, manduli… Arimen gaueko kontuak…» ipuin-kontaketa eskainiko du. Itziar Saez de Ojerrekin hitzegin dugu

Urruñak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n

Aitor Errazkin urr 13 Urruna-Pausu

Urruñan Gau Beltza ospatuko da urriaren 31n, larunbatean. Hitzordua arratsaldeko 16:30ean hasiko da, euskarazko ipuin kontaketa batekin. Egun osoan zehar, tailerrak eta hainbat jarduera izango dira herritarrentzat. Iluntzean, desfilea, musika, kantuak, dantzak eta su ikuskizuna antolatuko dira. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera. Ione Josie Urruñako herriko etxeko euskararen zerbitzuko arduradunarekin hitzegin dugu