Ez da aurrenekoa, eta ez da azken kasua izango, turistifikazioa, etxebizitzaren problematika edota Euskal Herria aldarrikatzeagatik Iparraldeko gazteak auzipetuak direla. U14 kolektiboak uztailaren 14ko 'Borroka Eguna'n urtero antolatzen dituen protesta ekintzen baitan, hainbat delitu leporatzen dizkiete Hendaiako bost gazteri. Ekainaren 11n epaiketa dute.
Auzitegietan beren burua defendatzea ez da dohainik. Eta gastuak estaltzeko sustengu gaualdia antolatu dute larunbatean gaueko 21:00etan Enbata gaztetxean. Gazteek aurreratu dutenez, epaiketarako hilabete eskax falta denean, oraindik ere ez dute euren defentsa antolatzeko kasuaren txostena jaso, eta beraz, bermerik gabe epaituak izan daitezkeelakoan, litekeena da hau gibelatzea eskatzea.
Sarrera sinboliko bat ezarriko dute larunbatean, 5 eurotan. Baina gaualdiarekin dirua baino gehiago bilatzen dute, gazteek konzientzia har dezaten eta "borroka soziala" egiteagatik pairatzen duten injustiziaz hausnartzeko ere balioko baitu.
Gaualdian, Txarraska Sound System, RTZ kolektiboa eta DJ aiakate. Gabi Aizpuru, auziperatutako Hendaiar gaztea eta enbata gaztetxeko kidearekin hitzegingo dugu