aza 04, 17:20 Irun
Palestinarekiko elkartasunaren kriminalizazioa eta aktibismo politikoaren aurkako errepresioa izango dituzte hizpide azaroaren 12an Irungo Kabigorri Ateneoan. «Palestinarekin elkartasuna ez da delitua» lelopean, Asier Herranz Samidoun erakundeko kideak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:30ean. Ekainean atxilotu zuten Herranz, Youssef Brahimekin batera, terrorismoarekin lotutako hainbat delitu egotzita. Egun batzuk geroago aske utzi bazituzten ere, epaiketaren zain daude oraindik, hamabi eta hogei urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkietelarik. Hitzaldiaren atarian, Herranzekin hitz egin dugu, auziaz eta Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren egoeraz aritzeko.
urr 28 Hondarribia
Urriaren 29an itxiko dute izena emateko epea, baina momentuz 266 lasterkarik izena eman dute mendi lasterketarako, 446 lagunek oinez Talaia bidean mendi martxa egiteko, eta beste 417 Kirol Kaian antolatutako famili-lasterketa sinbolikorako. Korrikalariek www.kirolprobak.com weborrian, eta familia lasterketa eta mendi martxarako Kofradiaren dendan egin daiteke. Kirol egokitua eta aisialdi inklusiboa sustatzen duen Mindara elkartea laguntzeko helburu solidarioa izango du aurten Sportmundi erakundeak laguntzen duen Beñat Elzo mendi-lasterketak.
urt 19 Behe Bidasoa
2025 aza 22 Behe Bidasoa