Gogor aritu dira lanean azken hilabeteetan Axut konpainiako kideak proiektuaren alde artistikoa ontzen. Eskualdeko dozenaka herritarren parte hartze berezia du proiektuak, eta horixe da irailaren 14tik aitzina ikusi, entzun eta bizitzen ahalko dena.
Indizio gutxi zabaldu dituzte aitzitik antolatzaileek, esperientzia bera bizitzea baitute helburu. Hamabi hitzordu eman dituzte, eta fite bete dira denetako lekuak; irailaren 14an estreinatuko dute eta hilabeteko 29.ean izanen da azken aldia. Hendaia, Urruña eta Biriatu izanen ditu oholtza Bidasoa Mintzatuko Balitzek, irudiak, argazkiak, mapak eta soinuak baliabide.
Heldu diren egunetan xehetasun gehiago emanen ditugu Antxeta Irratian.