1936an faxistengandik ihesean Hendaiako herriak jaso zituen milaka bidasotarrak omenduko dituzte

Antxeta Irratia ira 21 Hendaia

Avenida zubitik korrika eta Hondarribitik txalupan Bidasoa ibaia zeharkatuta, 1936ko abuztuaren erditik irailaren 5a artean milaka irundarrek eta hondarribiarrek ihes egin zuten Hendaiara babes bila. Irun suntsituta zegoela, Hendaiako herriak harrera egin zien lehen egun haietan, eta erbestera jo zuten garaikoen lekukotasunak bildu ditu Oroitza elkarteak. Irakurraldi musikatua eta zinema proiekzio batekin hausnartzera gonbidatzeaz gain, Hendaiako herriko etxeak ekitaldi instituzionala antolatu du irailaren 23an (18:30) Kaneta Portuan.

Aitzol arroyo & aitor azurki
«Internazionalista haiek modu altruistan etorri ziren faxismoa borrokatzera, bizia emateko prest, eta deboluzio hori egitea gustatuko litzaiguke»

Koldo Nausia ira 16 Irun

1936an faxisten estatu kolpeari buru egiteko Bidasoaldetik sartu ziren lehen internazionalisten historia argitzen duen “Euzkadiko borrokalarietako bat naiz. Internazionalistak Gipuzkoan, 1936ko Gerran” liburua plazaratu berri dute Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak. Nazioarteko Brigaden aurrekariak izan ziren Europa osotik iritsitako 180 boluntario identifikatu dituzte, eta Gipuzkoan, eta bereziki Irungo frontean egun haietan gertaturikoaren errelato historikoa osatu dute, orain arte inoiz arakatu ez ziren artxiboetan bildutako indar handiko testigantza eta dokumentuen bidez.

Joxea Agirre

Antxeta Irratia urt 20 Behe Bidasoa