"Bihotz Berdeak" proiektua 2020an sortu zen Kutxa Fundazioak sustatua. Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera kudeatzen dute, eta hainbat eragile ere bidelagun ditu, hala nola Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ihobe, Geoparkea, Neiker eta beste elkarte eko-aktibista batzuk. Programaren eramaile Jon Ander Galarragarekin hitzegin dugu, eta azaldu digunez, sare bat sortu zuten, talentu naturalista eta STEAM bokazioak eko-alfabetizatzeko, naturan gozamena errazteko eta horiek babesteko kontzientzia sortzeko helburuarekin.
2024an Eusko Jaurlaritzaren lehen STEAM saria lortu zuen programa honek, erakunde sozio-ekonomikoek sustatutako STEAM hezkuntza-ekimenaren barnean. Aurten irailaren 1ean zabaldu dute matrikulatzeko epea. Eta Irun eta Hondarribiko 12-15 urte bitarteko gazteak animatu nahi dituzte parte hartzera. Ingurumenarekiko kontzientzia eta ezagutza sustatzeaz gain, etorkizuneko zientzialarien bokazio eta talentuaren bila dabiltza.
Hau da aurten, adituen eskutik burutuko duten programazioa:
- Urria: Espeleologia: Jexux Tapia eta Asier Izagirre
- Azaroa: Asteburua naturan: Jexux Tapia eta Virginia Garcia
- Abendua: Ilustrazio zientifikoa: Maddi Astigarraga
- Urtarrila: Etnografia: Maite Errazkin eta Suberri Matelo
- Otsaila: Geología: Txema Hernandez
- Martxoa: Gnat eta ekoaktibismoa: GFA eta Mater
- Apirila: Ornitologia: Olatz Aizpurua
- Maiatza: Herpetologia: Ion Garin eta Iñaki Romero
- Ekaina: Edafologia-Entomologia: Lur Epelde (Neiker) eta Bea Diaz eta Alberto Castro
Izena emateko eta informazio guztia hemen sakatuz aurkituko duzu.