aza 03 Hondarribia Irun
Irungo eta Hondarribiko lur azpiko 550 kilometro ur-hodien sarea buxatu ohi duten toallatxo hezeak eta kutsakorrak diren elementuak bota ohi ditugu Bidasoaldean komunetik behera. Ur zikinen kudeaketa garestitu eta matxurak eragiteaz gain, arratoien ugaritzea dakarren janarien koipeak, pinturak eta bestelako kutsadura kimikoak edota, itsasoan amaituz gero, arrainen bidez kate-trofikoan sartzen diren botikak behar diren edukiontzietan sailkatzeko eskatu dute Txingudiko Zerbitzuek. Sentsibilizatzeko erakusketa antolatu dute Mendibil merkataritza-zentroan, «komuna pixa eta kaka egiteko» dela gogoratzeko.
urr 20 Hondarribia
Guadalupetik Lezora iritsi arteko 4,75 kilometro luzeko pista garbitu, suebaki bertikalekin konektatu eta albo bietara 15 metroko eremuan kimaketa lanak egingo dituzte. 1990 eta 2000 urteetan landatutako itsas-pinuak edota haritza amerikarrak modu desorekatuan hazi direnez, adar erorketak eta sute-arriskua saihesteko esku-hartzea ezinbestekoa dela dio Garoa Lekuona Ingurumen zinegotziak. Mendia leheneratze lanetan ari direla gogoratu du, eta zuhaitz exotikoak ametzekin ordezkatuz ekosistema osasuntsuagoa lortuko dutelakoan dago.
2025 urr 07 Behe Bidasoa
2025 eka 27 Behe Bidasoa
Denon basoa