Urriaren 19an eta 20an, Irunen eta Hondarribian ospatuko Euskal Herriko Txotxongilolarien Topaketan, emakume txotxongilariak izango dira protagonista nagusiak. Ostomila Txotxongilo taldeak iragarri duenez, emanaldi guztiak euskaraz eskainiko dituzte. Eta lehen edizio honetan parte hartuko dutenen artean Nerea Oreja aurkitzen dugu. Teatro Firulete konpainiako artista da bera. Ibilbide luzea egin du txotxongilorari bezala. Izan ere, Titeres Clavileño eta Teatro Bagabigan ibilia, bere bikotea argentinarra izanik Argentinan ere murgildu zen mundu honetan.
Kontatu digunez, noizeanbehin Euskal Herrian euskarazko obrak taularatzen zituzten. Eta 2020ko pandemia ondoren proiektua Europara ekartzea erabaki zuten arren, hainbat urtez Buenos Aireseko plazetan ibili izan ziren eta Argentinako iparraldetik ere gira bat egin zuten.
Azken urteotan, aldiz, hainbat txotxongilo obra ekoiztu dituzte, baina beti emanaldi musikalak direla azpimarratzen du Nerea Orejak. Bera pianu-jolea da, eta bere bikotea Marcos kitarra-jotzailea. Horiek hala, txotxongiloentzat komedia musikalak sortzen hasi ziren garai batean. Gerora bestelako obrak sortu dituzte, baina beti musika originala beraiek sortzen dutela dio. Eta horrek du aldea egiten.
«Beti oso harrera ona izan dugu, komediak direnean dibertigarriak direnez jendeak far asko egin ohi du», kontatzen du, «baina Irunen eskainiko dugun lana hunkigarriagoa da, beste tonu batetako obra». 2023an sortutako "Basoa" ikuskizuna urriaren 19an (16:00tan) aurkeztuko dute Irungo Toki Alai eskolan. Eta argitu duenez, sakonean hunkitzen duenez, harrera emozionalagoa izaten du ikusleen artean. 2024ko martxoan, aldiz, Iruñean jasotako erresidentzia artistiko bati esker sortu duten helduentzako euren azken obra ere, bide beretik doa.