Euskal Herriko Txotxongilo Topaketa Irunen eta Hondarribian ospatuko da urriaren 19 eta 20an.
nerea oreja - teatro firulete
«Txotxongilo komedia musikalak direnean farrak jasotzen ditugu, eta hunkigarriak direnean erantzun emozionalagoak, baina gure musika originalarekin beti»

Antxeta Irratia urr 15 Hondarribia   Irun

Txotxongiloentzat komedia musikalak sortzen hasi zen Teatro Firulete konpainiako Nerea Oreja bere bikotekidearekin batera. Azken obretan, aldiz, istorio emozionalagoak lantzen ari bada ere, pianu-jole sena duenez, beti musika originala dute bere obrek oinarri. Urriaren 19an Toki Alai ikastetxean 2023ko "Basoa" ikusgarria taularatuko du Txotxongilolarien Euskal Herriko Topaketan.