'Bizilagunak' programan izena emateko epea zabalik

Aitor Errazkin 2024ko aza. 8a, 09:32

Gipuzkoako SOS Arrazakeria elkarteak antolatu ohi duen ‘Bizilagunak’ programaren edizio bat izango da datorren azaroaren 24an. Izena emateko epa zabalik izango da datorren azaroaren 15era arte.

‘Hamaika zapore, mila istorio’ lelopean, egitasmo honen xedea da bertako pertsonak eta beste herrialdeetatik etorritako horiek kulturarteko jatordu batean elkartzea. Modu horretan, gure auzo edo herrietan bizi diren pertsona migratzaileak ezagutzeko aukera sustatu nahi da. Itziar Gorostidi, SOS arrazakeria elkarteko kidearekin hitzegin dugu