Martxel Telletxea, Txingudi Ikastolako irakasle ohia

Antxeta Irratia 2024ko abenduaren 23a

1979an hasi zen Irungo Txingudi Ikastolan irakasle Martxel Telletxea beratarra. Artean ikasketak bukatzen ari zela, maisu euskaldunen beharra zela sartu zen ikastolan.

Bizitza ikastolari eman dio Martxelek; ikastolak ere eman dio bizia. Lehen urteetako engaiamenduak, guraso eta ikasleekin harremana, euskararen aldeko engaiamendua, ikastolaren publifikazioa, 1988ko Kilometroak... Hamarkadatako ibilbideaz sakon aritu gara Martxel Telletxearekin egungo Oiasso Museo atarian; ikastolaren egoitza izan zenaren lekuan.