"Devenir Europeo" Espainian eta Europako beste herrialde batzuetan eragin handia duen talde faxista da, hainbat erakunde neonaziekin harremanak dituelarik. Talde honek Europako eskuin muturreko mugimenduekin koordinatzen du bere jarduera, batez ere Frantzia, Alemania eta Italiako talde faxistekin sareak osatuz. Sare sozialetan aktiboak dira, propaganda banatzen eta ekintza zuzenak sustatzen, horien artean Euskal Herrian egindako erasoak.
Erasoak Bortziriak eta Oarso Bidasoa eskualdetara ere zabaldu dira, eta galdera ugari sortzen ari dira, baita kezka piztu ere.
Zer gertatzen ari da? Nortzuk dira talde faxista hauek? Antolatuak daude? Harremanak dituzte Europako beste erakunde faxistekin? Zein da haien estrategia?
Juan Etxenike Almeida irundarrak, urteak daramatza Grezian bizitzen eta "Urrezko Egunsentia" alderdi neonaziaren gorakada bizi izan zuen. Aldi berean, hauei aurre egiteko antolatu zen mugimendu antifaxistaren parte izan da. Haren esperientzia kontuan hartuta, Euskal Herrian gertatzen ari den egoerari buruzko bere ikuspegia jaso dugu. Berak ohartarazi duenez, mugimendu faxistak sarean eta kalean antolatzen ari dira, eta horiei aurre egiteko estrategia kolektibo eta eraginkorra behar da.
Faxismoaren aurkako borroka ez da iraganeko kontua; gaur egun ere, eraso hauei aurre egiteko antolakuntza eta erantzun soziala beharrezkoa da. Euskal Herrian gertatzen ari den egoerak erakusten du Europako eskuin muturra berrantolatzen ari dela, eta horrek erantzun kolektibo bat eskatzen du.
Zerrendatutako eraso faxistak
-
Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurkako erasoa (Abenduak 18)
-
Pintaketa faxistak egin zituzten gaztetxearen kanpoaldean.
-
Beste eraso batzuk ere izan dira hilabete honetan.
-
Eraso hauek salatzeko 230 gazte bildu ziren Urdanibia plazan Santo Tomas egunean.
-
2. Agiñako lepoan (Lesakan) frankismoaren biktimen totemaren aurkako erasoa (Abenduak 20)
-
-
Totema moztu egin zuten.
-
Mendiko arroketan esbastika nazia margotu zuten.
-
3. GKSren aurkako erasoa Moskuko Gaztetxean (Abenduak 23)
-
-
Hiru nazi hurbildu ziren gaztetxera Bidasoako Gazte Langileen Asanbladak antolatutako aurkezpen publiko bat sabotatzeko.
-
Atean pintaketa faxista egin zuten.
-
Indar handiko bi lehergailu bota zituzten gaztetxea barrura hitzaldia egiten ari ziren bitartean.
-
Abenduaren 30ean Moskuko Gaztetxeko kideek talde argazkia egin zuten Urdanibiako Sarjia parkean erasoari erantzun, eta sare sozialetan faxismoa borrokatzeko prest daudela adierazteko.
-
4. Hondarribiko Guadalupeko Santutegiaren inguruan pintaketa faxistak (Urtarrilak 6)
-
-
Ikur naziak eta mezu faxistak margotu zituzten santutegiaren inguruko eremu publikoetan (mendi-seinal, iturri eta etxolan).
5. Hondarribiko Kai Berrian pintaketa udan
-
Ekintza honi erantzun zion GKSk gainean margotuz.
-
-
-
Kartel eta pegatina naziak hainbat lekutan jartzea
-
Kristal itsaskorren bidez, hauek kendu nahi dituztenei zauriak eragiteko estrategia erabili dute hainbat lekutan.
-