E-Cho Lacq, basoak irentsi nahi dituen makroproiektu energetiko suntsitzailea

Aitor Errazkin 2025eko otsailaren 21a

Pirinio Atlantikoetako Lacq herrian (Mauletik 40 km. iparralderantz) erregaien fabrika bat eraikitzeko proiektuaren kontra agertu dira, Ipar Euskal Herriko, Akitania eta Okzitaniako hainbat talde ekologista eta sindikatu.

Proiektu horrek E-CHO du izena, eta hidrogenotik eta baso-biomasatik abiatuta erregaia ekoiztu nahi du, aireko eta itsasoko garraiorako, airearen eta uraren kutsaduraren kontura, bai eta Iratiko, Akitania Berriko eta Okzitaniako basoen, ur-inguruneen eta biodibertsitatearen suntsipen masiboaren kontura ere.
Ondorengo estekan duzue informazio zabala gehiago aztertu nahi baduzue, euskaraz eta gaztelaniaz-originala frantsesez dago-:

E-CHO Informazioa

E-CHO diapositibetan (frantsesez)

“Baso Biziak Plataforma”rekin harremanetan sartzeko idatzi email honetara: basobiziakplataforma@gmail.com