Joseba Gurutz de Vicente naturazale donostiarra da eta Parkea Bizirik taldeko kidea; hiru hamarkada daramatza Donostian eta udalerri mugakideetan habia-kutxak jartzen, eta denbora horretan ikusi du inguru horretan ohikoenak diren espezieetako 2.371 hegazti jaiotzen bertan. Irratsaio honetan elkarrizketatu dugu eta guzti horren berri emango digu azpimarratuz zer balioa duen boluntariotza ekimen guzti hauetan; gainera, “Kristina Enea-Gladys parkea” liburu ederraren egilea denez, bertan emandako hamar urte horien ibilbideaz eta lanaz ere hitz egingo digu.
Gaurko DENON BASOA irratsaioan Aiora Zabala Aizpururekin solasaldia izango dugu. Kaixo Aiora, ongi etorria DENON BASOA irratsaiora eta mila esker aldez aurretik gure eskaera onartzeagatik
Aiora Irunen jaioa da, Ingurumen Zientzietan lizentziaduna eta Ekonomia Ekologikoan doktorea. Unibertsitateko irakaslea dugu eta Nature Sustainability zientzia aldizkariko editorea izan zen lau urtez. Ingurumenari, iraunkortasunari eta giza zientziei buruzko dibulgazioa ere egiten du, eta 2022n
Zer da negazionismoa ingurumenaren testuinguruan?
Negazionismo klimatikoa edo ingurumen-negazionismoa da klimaren aldaketa, deforestazioaren ondorioak edo gizakiaren eragina ukatzen dituen jarrera. Honek, politika publiko eta sozioekonomikoetan eragin zuzena izan dezake.
Oraingo honetan bi artelan ekarri ditugu DENON BASOA irratsaiora, liburu bat eta filma bat. Aurrena, Ursula Kroeber Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua eleberri distopikoa, non lur planetaren gainpopulazioa dela medio, basos estalitako beste batera doaz kolonizatzera.
Bigarrena, James Cameron zuzendariaren AVATAR filma dugu, bertan gizakiak, Pandora planeta kolonizatzen saiatzen dira meatzaritza eta baliabide naturalak ustiatzeko. Erreza da bien arteko loturak antzematea nahiz eta lehena 1972an publikatu zen eta bigarrena 2009an.
Basoa zeharkatzea, berez, ekintza arriskutsua da. Izan ere, nola zeharkatuko dugu? Nondik? Basoa oso zabala izan daiteke, bidezidorrek zeharkatu dezakete, edo ez. Aukera hori agertzen den kontakizunetan, normalean, bi aukera nagusi agertzen dira: basoa markatutako bidetik zeharkatzea edo, aitzitik, basoaren mugetan esploratzea. Zuk zeuk zein aukeratuko zenuke? Erantzuna zure nortasunaren ispilu litzateke.
Gipuzkoako Foru Aldundiak betoa jarri dio Lurgaia Fundazioak sustatutako ingurune naturala leheneratzeko proiektuari. Hilabete askotako lanaren eta, batez ere, sortutako ilusio handien ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoan natura kontserbatzeko eta leheneratzeko proiektu handi bat zapuztu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, izatez, Lurraldearen ingurumen-osasuna bermatu eta gizarte osoarentzat lan egin behar duen erakundeak berak.
NATURTZAINDIA elkartearekin ‘Gipuzkoako saguzarren gida’ kaleratu du ekainean eta Itsasondoko alkatea dugu 1999az geroztik. Ez duk erronka makala, orratio.
Lurra altxor preziatua dugu, lurrik gabe ez baikara ezer ez herri gisa ez biodibertsitatearen aldetik.
2018 aldera hedatu zen nagusiki xingola marroia deituriko onddo bat EAEko pinudietan eta horrek sekulako kalteak eragin zituen. Horrela, monolaborantzaren sektoreak kolpe latza jaso zuen eta pinudi horietako lurrek ere balioa galdu zuten egurrarekin gainbeherarekin batera. Hori dela eta hainbat enpresa, bertakoak zein kanpokoak, aukera ona ikusi zuten lurrak merke erosteko gero etor zitekeen alternatiba forestal zahar-berriei itxoiteko, beti ere beste konifera edota, kasurik txarrenean, eukaliptoak landatzeko asmoz. Plataformaren barruan dauden Baso Biziak taldeak, bere bazkideen diruari esker, lursail txikiak erosten hasi ziren, aurre egiteko lur ustiaketa horri.
Itsasondoko udalak 2010etik martxan jarri ditu hainbat ekimen basogintza autoktonoaren bidez kontserbazioa sustatzeko. ”Itsasondon ingurune naturalaren eta landa-eremuaren kontserbaziorako ekimenak” proiektuaren barruan, 2010 urtean, udalak hainbat lursail erosi zituen. Erosketa horien helburua udalerriko ondare naturalaren kontserbazioan lanean jarraitzeko aukerak emendatzea da, Udalak modu zuzenean gune horietan jardunez.
Zergatik gida hau? Uste genuen, orduan eta baita orain ere, oso garrantzitsua dela udaletan, BASO BIZIEN proiektuak aurrera eramateko, hainbat talde egiten ari diren lan isila jasotzea, ordenatzea eta ezagutzera ematea. MOZIOEN GIDA hau eskaintzen diogu bide hori jorratu nahi duen edonori, baliagarria izango zaiolakoan. Beraz, laburbilduz, adierazi nahi duguna guzti horrekin zera da: udalek eskumenak eta eskubideak dauzkatela edozein zuhaitz-masen landaketan, OBRETARAKO UDAL LIZENTZIEN bidez, espezie aloktono inbaditzaileen hedapena murrizteko, moratoria ezartzeko edota debekatzeko.
Gaurko elkarrizketa suhiltzaile batekin egingo dugu, aurreko hiru irratsaioen osagarri. 2022ko urrian Balmasedan gertatu zen sutearekin hasiko gara eta segidan suteekin jarraituko dugu, bere osotasunean. Urko Bizkaiako Suhiltzailea da eta Balmasedako sutea itzaltzen parte hartu zuen 2022ko urrian. Bere esperientzia kontatuko digu hobeto ulertzeko mundu hori eta bertan bizi izan dituen uneak eta gogoetak baita ere.
Balmaseda inguruan ditugun biodibertsitate-erreserbak honako hauek dira: ekialdetik eta Gueñesetik gertu, Ganekogorta eta Meatzaldea. Hegoaldetik, Artziniegatik gertu, Salvada eta Balmasedaren mendebaldean Ordunte; hego mendebaldetik, Burgoseko lurretan, Mena bailarako Basoak daude, Garrantzi Komunitario gune gisa izendatuak. Beraz, teorian, bidobidertsitate aberastasuna badago Balmaseda inguruan, beste kontu bat da nola kudeatzen eta babesten diren gune guzti horiek jakinda, oro har, EAEko parke naturalei ematen zaion trataera eta jarraipena nahiko maila bajukoa dela Administrazioaren aldetik.
Suteen gaiari dagokionez, Penintsulakoak aztertu ondoren, Euskal Herriari erreparatuko diogu oraingo honetan. Suterik garrantzitsuenen errepasua egingo dugu, hauek dira: BERRIATUA-MUTRIKU 1989, BIDASOA 2021, LANDAK 2022, BALMASEDA 2022, ZARRAKASTELU-OBANOS 2025
AURTENGO SUTEEN BILAKAERA JARRAITU DUZUENONTZAT EZER GUTXI GEHITZEKORIK DAGO, USTEZ.
Alde interesatu guztietatik, politiko, forestalista, ganaduzale, ehiztari, Europear funtsak, eta kontserbazionistak, bakoitzak bere astoari arre egiten dio, bere arrazoiak behin eta berriro errepikatuz; batzuk, noski , presentzia mediatiko askoz handiagoarekin.