Denon Aralar

Aitor Errazkin 2025ko api. 11a, 16:00

Gehienok ezagutu dugu Aralar, mendi buelta baten bidez, iraupen eskiaren bidez, izan Igaratzako aterpetik, Guardetxetik,  Santutegitik, eta hala bertako ondare zabalaz gozatzeko aukera izan dugu (izan gune megalitikoak, saroiak, basabizitza, kobazuloak, mitologia).

Kontua da Aralar, bai parkea zein mendilerroa, ez dela bakarrik Gipuzkoako ganaduzale batzuen sustengua bermatzen duen larrea, askoz gehiago baizik, nahiz eta azken horiek protagonismo aparta lortu duten komunikabideetan pisten gatazka dela medio.