2016an Aralarko Parke Naturalean planteatzen den pista proiektuaren lehen pista eraikitzearen ondorioz sortu zen gatazkaren testuinguruan kokatzen da dokumental hau. Aralarren ondarea defendatzeko lanean diharduen Landarlan Ingurumen Elkarteak On Produkzioak ekoiztetxearekin elkarlanean garatu zuen dokumentala. Europako Natura 2000 Sareko Komunikazio Saria lortzeko finalista izateaz gain, maila nazionalean zein nazioartekoan hainbat sari lortu zituen.