Azken urteetan kostaldeko bide honetan emandako lurjausien ondorioz, lur mugimenduak kontrolatzeko gailuak instalatu zituzten, eta hauetako batek lur mugimendu geologiko bat detektatu ondoren hartu dute erabakia. Zehazki, bidearen zati horretan sei zentimetroko jeitsiera neurtu dute.
Departamenduak oroitarazi duenez, neguan 9.000 eta opor garaietan 16.000 ibilgailu artean hartzen ditu bide honek, eta higaduraren ondorioak pairatzen ditu aspalditik. Azken urteotan behin baino gehiagotan zirkulazioa debekatzeko erabakia hartu behar izan dute departamenduko agintariek. Esaterako, erlaitzako errepidea hetsia izan zen iazko maiatzaren 21etik ekainaren 7ra arte bidearen behin betiko hesteak eskualdeko mugikortasunean lukeen eragina neurtzeko. Hendaiako herriko etxeak Hondartza auzoan honek izango lukeen inpaktu ekonomikoa aztertzeko ere baliatu zuen bidearen itsialdia, eta epe horretan, ostatu eta komertzioek ohiko diru-sartzeen %30 galdu zuela ondorioztatu zuten.
Esan bezala, bunkerren ondoan dagoen D912 errepidearen biribilgunetik eta Sokoako Juantxo kanpalekuraino autoz ibiltzea debekatu egin dute, bidearen zati zehatz horretan, alarma geologikoa piztu ondoren itxi dute errepidea oraingoan. Departamenduko agintariek argitu dutenez, sei zentimetroko jeitsiera neurtu dute. Eta orain geologoen behapean dago eremua.
Oinezkoentzat bidexkak hetsiak dira aspalditik.