Solasten Romi

Solasten Romi #4 - Erresistentzia erromaniaren eguna

Antxeta Irratia 2025ko mai. 16a, 16:00

Maiatzaren 16a Erresistentzia Erromaniaren eguna da. 1944an gaurko egunez, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan preso zeuden ijitoak hil nahi izan zituzten SSek, baina ijitoak antolatu eta armatu ziren, eta erresistentzia egitea lortu zuten.

Solasten Romi podcastaren laugarren atal honetako gonbidatuak Madrildik heldu dira, María eta Eduardo Garcia arreba-anaiak dira, kazetari, ikerle eta eduki sortzailea lehena, poeta bigarrena. Eta ijitoak, biak. 1944ko gertakari hura efemeride hutsa izatetik urrun, harrotasun iturri eta komunitatea eraikitzeko parada dute ijitoek, Garciatarrek azaldu dutenez. Kera elkartearekin batera euskaraz eta gazteleraz egindako bideo podcast hau osorik ikusi eta entzun dezakezue orrialde buruan.