Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasunaren Egunean besta eta aldarrikapenak uztartu zituzten

Lizar Elexpuru eka 02 Bortziriak   Lesaka

Bortzirietako aniztasuna eta elkarbizitza ospatzea, eta gizarte justu, inklusibo eta diskriminaziorik gabea aldarrikatu zituzten. Bertako herritarrek harrera duin bat egiteko nahia daukate, eta igandeko ekitaldia horren adierazpena izan zen. Bortziriak diskriminaziorik gabeko gizarte justu eta inklusibo baterantz bideratuz.

Urko Ikardo: «Eskubideak galtzeko arriskuan gauden honetan, diskriminazioa ezabatu eta euskara biziberritu nahi dugu»

Paola Oskoz mai 28 Lesaka

Bortzirietako Hizkuntza eta Kultur Aniztasun Eguna ospatuko dute igande honetan, maiatzaren 31n, Lesakako Plaza Zaharrean. Bertako udal ordezkariek, teknikariek, irakasleek eta jatorri ezberdineko herritarrek osatutako taldeak antolatu du jardunaldia eta aldarrikapena eta besta uztartuko ditu. Helburua Bortzirietako aniztasuna eta elkarbizitza ospatzea, eta gizarte justu, inklusibo eta diskriminaziorik gabeko baten aldeko mezua zabaltzea izanen da.