Herri bat bere elkarteek biziarazten dutela erraten da askotan. Hendaian bakarrik, 200 elkarte inguru daude aktibo, Irun eta Hondarribian, bertze ehunka. Milaka jendek mugitzen dituzte elkarteak, eta milaka jende mugitzen dituzte elkarteek. Haurrak, gazteak eta helduak, boluntarioak gehienak.
Gaurko Itsasadarran, boluntariotzaz ariko gara, gazte boluntariotzaz. Horretarako, Bidasoa-Txingudi Patzuergoak antolatzen duen mugaz-gaindiko olinpiadan gaude gaur, hemen dauden eskoletako haurrak izanen direlako etorkizuneko gazte boluntarioak. Eta gazteen parte hartzea askotan kirol elkarteetan hasten denez, kirola erdigunean duen hitzordu honetara hurbildu gara, eskualdeko hiru herrietako haurrak batzen dituen ekimen bakarrenetakora.
Kirolak eskualde bat saretu dezake? Gazteen parte hartzerik gabe gizartea bizi daiteke? Halakoei erantzunen ariko gara gaurkoan. Ongi etorri Itsasadarrera.