Irratia

Itsasadarra

Mahaiaren inguruan lau gazte, Hendaia, Irun eta Hondarribiko bana, eta Aimar Lopez moderazioan. Bidasoaren inguruko gazteak batzen dituzten gaiak izanen ditugu hizpide podcast honetan. Bidasoa-Txingudi partzuergoaren babesarekin ekoiztua.
-- Aimar Lopez --
5 atal entzuteko
Itsasadarra #5 – Hezkuntza
2025/06/27

Itsasadarra podcastaren bosgarren atala azterketa garaia bukatu berritan egin dugu, Amaiur eta Martxel Bigarren Hezkuntzatik unibertsitatera bidean direla. Horretaz aritzeko probextu dugu aukera, hezkuntza sistema goi-mailako ikasketetara bideratua egoteaz, hezkuntza ez formalaz, eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko ezberdintasun eta trabez aritu gara.

Itsasadarra #4 – Kirola eta parte hartzea
2025/05/30

Itsasadarra podcastaren laugarren atala, Bidasoa-Txingudi patzuergoak antolaturiko mini olinpiadetan grabatu dugu. BATeko Nerea Sorondo eta Urko Navarro atletak eta Santiagotarretako Amaiur Miguel piraguista izan ditugu gurean, gazteek kirolean eta gizartean duten parte hartzeaz hausnartzen.

Itsasadarra #3 - Turismoa eta aisialdia
2025/04/25

Itsasadarra podcastaren hirugarren atalean turismoa eta aisialdia izan ditugu hizpide. Turismotik ere bizi den eskualdea da gurea, urtean milioika bisitari hartzen ditugu. Zer leku dugu hor gazteok? Nolako aisialdi eskaintza eragiten du horrek? Galdera horiei erantzun diegu Yera Laka, Amaiur Miguel eta Martxel Elosegirekin.

Itsasadarra #2 - Osasun mentala
2025/03/21

Itsasadarra podcastaren bigarren atalean osasun mentala dugu hizpide, gazte ikuspegitik. Pandemiak kolpe gogorra eman bazuen, gaitza lehenagotik heldu da, eta datuak larriak dira. Etorkizun lausoaz, baliabide eskasiaz eta eskualdean ditugun errealitate ezberdinez aritu gara Yera Laka, Amaiur Miguel eta Martxel Elosegirekin.

Itsasadarra #1 - Ama Hizkuntza(k)
2025/02/21

Ama Hizkuntzen nazioarteko egunaren kari, gai hori izan dugu ardatz Itsasadarra podcastaren lehen atalean. Mahaiaren inguruan Martxel Elosegi hendaiarra, Yera Laka hondarribiarra eta Amaiur Miguel irundarra ditugu, gazteek, euskaldunek eta bidasotarrek ama hizkuntzarekin duten harremana aipatzeko.

.2..