Basoen eta, oro har, Naturaren inguruko pedagogiaren garrantziaz mintzatu da eta azaldu digu zer lana egiten duten arlo horretan ikastetxeekin eta herritarrekin hainbat irteera pedagogiko antolatuz urtean zehar. Ez da makala egiten duten lan guztia, bazkideekin eta herritarren laguntzarekin.
Segidan, hitz egin digu EKAINAREN ZAZPIAN antolatuko duten BASO BIZIEN EGUNAren inguruan. 09:30 etan aterako gara UNBEko kirol gunetik pare bat orduko ibilbide zirkular bat egiteko eta bukaeran, bakoitzak dakarrenarekin eta bertan eskeiniko digutenarekin, jatordu bat egingo dugu.
Amaitzeko mezu garrantzitsu bat utzi digu: ez dago norbera gehiago beteko duen zereginik Amalurrarekiko lana, errespetua eta ezagutza baino eta horretan aritu nahi duenak badaki Baso Biziak Plataforma osatzen duten taldeetan lekua eta laguntza izango duela.
Ekainaren 7an, Eibarren eta kitto!
Abiapuntua: https://maps.app.goo.gl/Q8zfQoaTa62ztKKh9
Ibilbidea:
https://connect.garmin.com/modern/activity/19219937102