"Zenbakiak larriak" direla dio Palmira Dual Kera elkarteko kide eta podcasteko aurkezleak. Irunen, azken bost urteetan, urtean neska ijito batek DBH bukatzea lortzen dute, eta elkartearen garaipena da. Beste herri eta hirietan, askoz okerragoak dira datuak.
Gaurkoan gurekin Azalia eta Noemi ditugu, irundarrak biak, eta Bigarren Hezkuntzan eta Erdi Mailako Hezkuntzan ikasten ari diren gazteak. Haien esperientzian oinarriturik, emakume ijitoek hezkuntza sistema zergatik uzten duten aztertu dugu.