Espedizioan parte hartzen ari diren hainbat Jzioquitar zein begiralerekin egoteko parada izan genuen Antxeta Irratian. Tartean Naiara Mintxero eta Lur Sorzabal irundarrekin egon ginen.
Gazte askorentzat espedizioa da etxetik kanpo denbora luzez dauden lehen aldia. Esperientzia berriak bizitzeko hilabetea izaten ari dela dio Mintxerok. Bestalde, poliki poliki espedizioaren martxa hartu dutela esan digu Sorzabalek. Era berean, biak pozi agertu dira etxetik gertu baitaude. Hilabetean zehar hainbat hamaika gonbidatu jaso ditu espedizioak. Besteak beste, oso gustuko izan zuten Sukena taldearen bisita. Kontrara, dena ez da espero modukoa izan, platerak eta arropak eskur garbitu behar dituzte eta. Gainera bikoteak aipatu duenez, goizeko lehen minutuan gogor xamarrak egiten zaizki, orduan jaso behar izaten dituzte eta, matalazala, lozakua eta arropak.
Xerpa batekin, Maddi Artola Lezoarrarekin egoteko aukera ere izan dugu. 2023Ko espedizioako parte hartzailea izan zen Artola, bi urteren osten bueltan egoteko aukera izan du, oraingoan, aldiz, begirale moduan. Espedizioa beste ikuspuntu batetik bizitzen ari da Artola eta horrek bereziagoa egiten du bigarren aldia. Herri andanatik pasa da dagoeneko espedizioa eta denak politak badira ere, Artolarentzat Donibane Garazi eta Lesaka dira kutunenak. Etapa batzuk beste batzuk baino atsegiagoak dira Artolarentzat, Araiatik Zerainerako bidea da gustukoen duenetako bat. Amaitzeko, goizeko lehen minutuetan jzioquitarren antzera xerpek ere komeriak pasatzen dituztela esan digu Artolak.