Irailaren 14rako deituriko manifestaldia 'Ekin eta bultza' hauspotzen dabil Ernai

Amaiur Miguel 2025ko uzt. 23a, 16:56

Ernaik mobilizazioa deitu du Irailaren 14an Donostian. Juan Paredes, Txiki eta Angel Otaegiren fusilamentutik 50 urte beteko dira aurten, eta efemeride biribilaren errelatotik, udako kanpainan murgilduta dago Ernai. Orain 50 urteko gazte militanteei aitortza egin eta egungo gazte belaunaldiak, Euskal Herria askatasunera eramateko indarrak batu nahi dituzte.

Ekin eta Butza askatasunera dinamika murgilduta dago uda hasi zenetik Ernai Gazte Antolakundea. Dinamika aurkezteko Haitz Garaialde ernaiko kidea izan da gurean.

Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 50. urteurrenaren baitan kokatu du Garaialdek dinamika. Izan ere, bere hitzetan, orduko gazteen moduan egungo gazteek ere askatasunaren alde borrokan jarraitzen dute. Garaian hasi zen trantsizioak, Euskal Herria kateatuta utzi zuen, besteak beste, nazio aitortza eta erabakitzeko eskubidea ukatuz. Hori dela eta, egungo gazteriari lekukoa hartzea dagokiola esan du, errepresioari aurre egin eta Euskal Herria askatu behar delako.

Hori dela eta, Ekin eta Bultza Askatasunera manifestazio nazionala deitu du Ernaik heldu den Irailaren 14ean Donostiako Bulebarretik abiatuta.  Kontxako banderaren bigarren jardunaldia behin amaituta, eguerdiko 13.30etan finkatu dut hitzordua.