Palestinako genozidioa salatzeko burrunba antolatu dute Irunen eta Urruñan

Aitor Errazkin 2025ko ira. 3a, 17:16

Israelek Palestinaren aurka burutzen duen genozidioa eta gosetea salatzeko, eta Europa eta bertako erakundeei Israelekin harreman oro etetea eskatzeko, Gernika Palestina Herri Ekimenak, elkarretaratze zaratatsuak deitu ditu ostiralean Euskal Herriko udaletxeen aurrean.Irunen San Juan plazan eta Urruñan herriko etxeren aurrean arratsaldeko 19:00tan. Iñaki Lopez de Luzuriaga, Gernika Palestina Herri ekimeneko kiderekin hitzegin dugu

Abuztuan zehar, hainbat herritan egin dira kontzentrazioak astero, gurean Irungo Landetxa-Katea auzoaren sarreran adibidez. Baina heldu den ostiralean arratsaldeko 19:00etan (Irunen San Juan Plazan eta Urruñan ere burrunba egiteko deia luzatu dute. Iñaki Lopez de Luzuriaga, Gernika Palestina Herri ekimeneko kideak azaldu digunez, mingarria eta lotsagarria da Gazan gertatzen ari dena, baina agintariak ez bezala, herritarrak esna dira. 

Argazkia: Iñaki Lopez de Luzuriaga (CC-BY-SA)

(Argazkia: Iñaki Lopez de Luzuriaga / CC-BY-SA)
Horrela dio Gernika-Palestina ekimenak bere webgunean: “Gernikako bonbardaketaren herria gara, eta lehen eskutik ezagutzen ditugu suntsipenaren ondorioak. Gernika berririk ez oihukatzeko beharra dugu, beraz, euskal herritarrok. Ezin dugu holakorik onartu”.

“Sarraski horren aurrean ezin dugu isilik egon, ezin besoak gurutzaturik geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditzea, bakea, justizia eta itxaropenezko etorkizuna eskaintzea”.