mai 29 Bera Bortziriak
Gazara zihoan Global Sumud Flotilla nazioarteko itsas ekimenean parte hartu zuen Luka Remiro beratarrak. Israelek nazioarteko uretan bahitu eta torturatu ditu ekintza humanitarioan parte hartutako herritarrak, askatu aitzin. 428 atxilotuen artean euskal herritarrak ere baziren; tartean, Luka Remiro. Tratu txarrak salatu ditu. Bere lekukotasuna bildu du Esteban Bastie kazetariak Antxeta Irratian.
mar 28 Bortziriak Lesaka
Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura Aniztasun Taldeak, bere azkeneko bileran, martxoaren 21eko Arrazakeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira adierazpena egitea erabaki du. Horrez gain, maiatzaren 31n Lesakan eginen den aniztasun jardunaldiaren ospakizuna iragarri du. Hartara, taldetik Bortzirietako herritarrak zein eragileak gonbidatu nahi dituzte aniztasun taldean eta antolatuko diren ekitaldietan parte hartzera.
2024 abe 03 Behe Bidasoa
2024 abe 03 Behe Bidasoa