Zergatik gida hau? Uste genuen, orduan eta baita orain ere, oso garrantzitsua dela udaletan, BASO BIZIEN proiektuak aurrera eramateko, hainbat talde egiten ari diren lan isila jasotzea, ordenatzea eta ezagutzera ematea. MOZIOEN GIDA hau eskaintzen diogu bide hori jorratu nahi duen edonori, baliagarria izango zaiolakoan. Beraz, laburbilduz, adierazi nahi duguna guzti horrekin zera da: udalek eskumenak eta eskubideak dauzkatela edozein zuhaitz-masen landaketan, OBRETARAKO UDAL LIZENTZIEN bidez, espezie aloktono inbaditzaileen hedapena murrizteko, moratoria ezartzeko edota debekatzeko.