Mugak Gaindituz elkarteak “Txanga” aurkeztu du, mugaz gaindiko elkargune berria

Aitor Errazkin 2025eko azaroaren 3a

Mugak Gaindituz elkarteak Txanga izeneko hilabetekaria jarri du martxan. Agerkari berri honen bidez, Bidasoaren bi aldeetan lanean diharduten elkarte, eragile eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu eta partekatu nahi dute.

Mugak Gaindituz elkarteak Txanga aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu du, Bidasoaldeko elkarlana eta informazio-trukea sustatzeko asmoz. Hilabetekari honek tokiko elkarteen jarduerak, zerbitzuak eta proiektuak ezagutaraziko ditu, Irungo eta Hendaiako komunitateen arteko loturak sendotuz.

Julen eta Nekane, Mugak Gaindituz elkarteko kideek azaldu dutenez, Txanga “elkargune irekia” izan nahi du, mugaz gaindiko ekimenak ikusarazteko eta elkarlana indartzeko. Aurrerantzean, hilero argitaratuko dute, paperean zein formatu digitalean eskuragarri izango dena.