Iratxe Sorzabal babesteko 'Elkartasunezko Argazki Kolektiboa' egingo dute larunbatean

Antxeta Irratia 2025eko azaroaren 13a

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak taldeak jakinarazi duenez, "Denok Iratxerekin bat" lelopean elkartasunezko argazki kolektiboa egingo dute larunbata honetan, azaroak 15ean, 13:00etan Moskuko Peña kaleko eskaileretan.

 

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak taldeak argitu dutenez, Iratxe Sorzabal preso bidasotarrak «erabaki latza hartu du», Madrilgo Auzitegi Nazionalean berak jasandako torturen kasua berriro ireki dezatela eskatuz. Eta jakitun direnez pertsonalki «zer trantze gogorrean sartzea suposatuko dion berriro» Iratxeri, berarekin daudela adierazi nahi diote ekimen honekin. Hartara, "Denok Iratxerekin bat" lelopean elkartasunezko argazki kolektiboa egingo dute larunbata honetan, azaroak 15ean, 13:00etan Moskuko Peña kaleko eskaileretan.

Gogoan hartu behar da, Iratxe torturatu zuten guardia zibilen kontrako auzia berriz irekitzeko eskaera aurkeztu berri duela Giza Eskubiden Behatokiak. 2001ean «ia ikerketarik gabe artxibatu zen kasua» Auzitegi Nazionaleko 13. epaitegian berriro irekitzea eskatu du behotokiak. 

Guardia Zibilak Iratxe Sorzabal irundarra torturatu zuela aitortu eta absolbitu ondotik, epaileek eta fiskalek ofizioz jardun ez izana «eskandalutzat» jotzen du GEBehatokiak. Kasu honek «tortura autoinkulpazioetan oinarritutako zigorrak ezartzeko estatu tresna sistematikoa» izan dela agerian uzten duela ulertuta, eta «torturatzaileak nortzuk izan ziren argitzeko» Iratxe laguntzea erabaki du, 2001ean «ia ikerketarik gabe artxibatu zen kasua» Auzitegi Nazionaleko 13. epaitegian berriro irekitzea eskatuz.