Gaur gurean Ezin Egon erromeria taldea dugu, Gazte Klip proiektuko parte-hartzaileak, Euskal Herriko plazetan gora igotzeko gogoz. Elgorriagan eta Arantzan egindako lehen kontzertuek esperientzia politak eman dizkiete, eta taldeak martxa hartzen jarraitzen du. Trikitixa, tronboia, baxua, perkusioa eta pianoa uztartuz, bertsioetan oinarritutako erromeria giro bizia sortzen dute. Gazteak euskal kantekin konektatzea dute helburu, tradizioari indar berria emanez. Eta argi dute: jotzeko prest daude, eta segitzeko asmo sendoarekin datoz