Eneko Zulaika, Diseinu Grafikoan eta Gizarte Hezkuntzan (EHU) graduaduna, diziplina anitzeko artista dugu. “Predrama” izenarekin meme, bideo eta film propioak sortzen ditu; zentzugabekerien, beldurraren eta dramaren artean jolastuz. 2020an “Sad Nigiri” proiektua alde batera utzi eta “Misseo Future” gisa hasten du musika-ibilbide berria. Oraingoan, ahots eta melodia goxo zein introspektiboek, etorkizunarekiko hutsune poetikoa beteko dute. Gaur egungo artean, musikan edota, oro har, bizitzan, ikuspegi fresko eta berritzailea eskaintzen du Enekok.
Gaur gurean ERTZ taldea dugu, Lasarte-Oriako bost gaztek osatutako musika proiektua. Urtzi, Lander, Leire, Oier eta Ane txikitatik musikan murgilduta aritu dira, Louh eta gerora Auskalo bezalako taldeetan ibilbide sendoa eginez. Orain, euren abesti propioak sortzeko jauzia eman dute, gogoz eta ilusioz beterik. Esperientzia handia dute adin gazteak izan arren, eta zuzenekoetan energia eta pasioa dituzte ardatz. ERTZ taldeak estilo, emozio eta nortasun propioa eskaintzen du; laster arte, ikusiko gara oholtzetan!..
Gaur gurean Ezin Egon erromeria taldea dugu, Gazte Klip proiektuko parte-hartzaileak, Euskal Herriko plazetan gora igotzeko gogoz. Elgorriagan eta Arantzan egindako lehen kontzertuek esperientzia politak eman dizkiete, eta taldeak martxa hartzen jarraitzen du. Trikitixa, tronboia, baxua, perkusioa eta pianoa uztartuz, bertsioetan oinarritutako erromeria giro bizia sortzen dute. Gazteak euskal kantekin konektatzea dute helburu, tradizioari indar berria emanez. Eta argi dute: jotzeko prest daude, eta segitzeko asmo sendoarekin datoz
Gaur gurean Ainhoa Urteaga dugu, Zumaiakoa, Gazte Klip proiektuko parte-hartzailea. “Paradisu Zinema Musika Bekan” aurkeztu duen ARRAKALA izeneko proiektua ekarri digu.
Rock akustikoan oinarrituta, euskarazko 12 abestiko diskoa sortzea du helburu.Arteen eta mugimenduaren arteko lotura arakatu nahi du bere lan berrian.Naturatik harremanetara, eta barne hezkuntzatik kirolera, gai intimo eta hurbilei heltzen die musikaren eta poesiaren bidez.