Gazte Klip

Eneko Zulaika

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 3a

Eneko Zulaika, Diseinu Grafikoan eta Gizarte Hezkuntzan (EHU) graduaduna, diziplina anitzeko artista dugu.  “Predrama” izenarekin meme, bideo eta film propioak sortzen ditu; zentzugabekerien, beldurraren eta dramaren artean jolastuz. 2020an “Sad Nigiri” proiektua alde batera utzi eta “Misseo Future” gisa hasten du musika-ibilbide berria. Oraingoan, ahots eta melodia goxo zein introspektiboek, etorkizunarekiko hutsune poetikoa beteko dute. Gaur egungo artean, musikan edota, oro har, bizitzan, ikuspegi fresko eta berritzailea eskaintzen du Enekok.