Ijito emakumeak literaturan, poesian, mundu akademikoan... haien etniako erreferenterik gabe hazten dira. Eta erreferenterik gabe, nor izan nahi den erabakitzen den garaian, zaila da nork bere burua proiektatzea.
Eta erreferenterik gabe nahi dena izatea lortuz gero ere, ondoan haien antzeko inor gutxirekin "alien" sentitzen dira sortzaileak diren ijito emakumeak. Hala, saretzeko eta izan badiren erreferenteak ezagutarazteko lanean dihardute Kera elkartekoek. Hori izan dugu hizpide Solasten Romi podcastaren zazpigarren atalean.