Bideoak

Jokin Noblia: "Denda arrunt batean galdua naiz, OlaKoopen merkatu giroa dugu"

Aimar Lopez 2025eko abenduaren 29a

Donibane Lohizuneko OlaKoop saltoki kooperatiboko bazkidea da Jokin Noblia. Saltokiko ateak ireki dizkigu, eta haien funtzionamenduaren onurak azaldu.

Hendaiako HendaiaKoop edo Irungo Labore bezala, Donibane Lohizunen OlaKoopek produktu ekologikoak eta bertako ekoizleen mozkinak proposatzen ditu, modelo kooperatiboan oinarriturik. Haren onurez mintzatzeko, Jokin Noblia kooperatibako kidearekin bildu gara.

Giza harremanak lehenesten ditu OlaKoopek, bai bazkideen artekoak, baita ekoizleekikoak ere. Hala, ekoizleen etxaldeak bisitatzeko ohitura dute, eta bazkideen arteko hainbat hitzordu dituzte, norberaren txandez harago. Hilabetean hiru orduko ekarpena egin behar dute bazkideek, eta hala dirua irabazteko beharraz salbuetsirik, mozkinak ekoizleak saltzen duen prezioan eskuratzen dituzte bazkideek erosketak egitean.