Solasten Romi

Solasten Romi #8 - Poesia askabide denean

Aimar Lopez 2026ko urtarrilaren 9a

Kera elkarteak hirugarren poesia errezitaldia antolatu zuen abendu hastapenean, eta aukera probestu genuen Solasten Romi podcastaren zortzigarren atala grabatzeko. Kelly, Enriqueta eta Uva, hiru emakume poeta ijito dira gure gonbidatuak, eta sortzaile bezala izan duten esperientziak partekatu dituzte Palmira Dual eta Lizar Elexpururekin.

Poesiak emakume, ijito eta langile bezala bizi duten zapalkuntza hirukoitza gainditzeko balio diela azaldu digute.

Oharra: atal honen gehiena gazteleraz grabatua dago. Jarraian ikus daiteke euskaraz azpititulatutako laburpen bat.