Zipriztina Mafia

Zenbat aldiz atera behar naiz armairutik?

Aitor Errazkin

Ez monogamiek, polimaitasunak, harreman irekiak, harreman ez-jerarkikoek eta bestelako harreman alternatiboek etengabe kokatzera behartzen gaituzte, gure harremanak azaldu eta justifikatzera, berriro eta berriro armairutik ateratzera.

Nola bizitzen dugu etengabeko esposizio hori? Zer ondorio ditu gure egunerokoan, gure gorputzetan eta gure harremanetan?