Podcasta

Zipriztina Mafia

Pepa Glamurrekoetxea eta Zintia Diztirak aurkezturik, Antxeta Irratiko drag podcasta da Zipriztina mafia. Bi asteartean behin, LGTBIQ+ gaiez luze, zabal, eroso eta lotsagabe aritzeko eta entzuteko tartea.
-- Pepa Glamurrekoetxea, Zintia Diztira --
Solasaldiak
16 atal entzuteko
Harrotasun kritikoaren magia
2026/06/22

Harrotasun kritikoaren magia GURE indarguneak partekatzeko maitasunakin gure desberdintasunak lantzen ditugun bitartean

59 min
Harrotasuna urte osoan
2026/06/16

Harrotasuna urte osoan: Pink washing eta urteko hilabete guztietan ( ekainean ere bai) jasaten ditugun beste hainbat indarkeri mota.

59 min
Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna
2026/05/15

Zipriztina Mafia irratsaio berri honetan, maiatzaren 17a izango dugu hizpide: LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna.Egun honek gogorarazten digu aniztasuna ospatzeaz gain, oraindik ere askok jasaten dituztela 

Garai latzetan bide berriak asmatzen
2026/05/13

Garai latzetan bide berriak asmatzen historian zehar

Erreferente eta aktibisten isilaraztea
2026/04/15

Egunerokoan jasotzen diren indarkeria sotil eta agerikoak azaleratuko ditugu saio honetan. Arrazismoa, kapazitismoa eta inbisibilizazioa gurutzatzen diren errealitateak aztertuz. Erreferente eta aktibisten falta ez ezik, haien isilaraztea ere jarriko dugu mahai gainean.

Lesbianan ezkutatutako ahots eta bizipenak
2026/04/08

Lesbianan ezkutatutako ahots eta bizipenak argitara ekarriko ditugu gaurkoan.Erreferente falta ez da existitzen ez direlako, baizik eta ikusarazi ez direlako. Historia, kultura eta eguneroko borroketan dauden izenak ezagutuko ditugu. Zipriztina Mafia-n, beharrezkoak diren erreferenteak mahai gainean jarriz

(Martxoak 30) Etxeko langileak: XXI. mendeko esklabutza
2026/03/25

Gaurko Zipriztina Mafia saioan (Martxoak 30) etxeko langileen errealitatea aztertuko dugu.
XXI. mendean ere, askok lan baldintza gogor eta ikusezinak pairatzen dituzte.
Zaintza, garbiketa eta etxeko lanen atzean dauden istorioak mahai gainean jarriko ditugu.
Etxeko langileak: XXI. mendeko esklabutza? Horri buruz hitz egingo dugu gaur.

(Martxoak 8) Etxeko andreak: Ageriko emakume ikustezinak
2026/03/11

Martxoaren 8aren atarian, begirada etxeko ate barrura eramango dugu gaur.
Etxeko andreak: egunerokoan funtsezkoak, baina sarri ikusezin bihurtuak.
Zaindu, sostengatu eta bizitza ehuntzen duten emakume horiei eskainiko diegu gaurko tartea.
Ageriko emakume ikustezinak, gaur Zipriztina Mafian

Zenbat aldiz atera behar naiz armairutik?
2026/02/18

Ez monogamiek, polimaitasunak, harreman irekiak, harreman ez-jerarkikoek eta bestelako harreman alternatiboek etengabe kokatzera behartzen gaituzte, gure harremanak azaldu eta justifikatzera, berriro eta berriro armairutik ateratzera.

Zergatik egon dira emakumeen bizipenak historikoki inbisibilizatuta?
2026/02/04

Zein mekanismok isilarazi dituzte haien ahotsak, esperientziak eta kontakizunak?
Zipriztina Mafia irratsaioaren saio berri honetan galdera horiei helduko diegu, begirada kritiko eta feminista batetik.

Historian ahaztuak
2026/01/21

Historian ahaztuak: lesbianak, ama ezkongabeak, prostitutak, anarkistak eta frankismo garaian atxilotutako adingabeak; gaur egun ere, isilaraziak.

Emakume artista isilaraziak
2026/01/07

Emakume artista lesbianak historikoki isilaraziak eta ikusezin bihurtuak izan dira; hala ere, bizitza osoan zehar beren errealitatea, identitatea eta existentzia aldarrikatzen jarraitu dute, askotan erresistentziaren eta sormenaren bidez