Beti esan ohi dugu arazoa ez dela hainbeste baliabide hori baizik eta zein eskalatan jarri nahi dugun martxan, hau da, ez da gauza bera komunitate batek bere erabilera energetikoarentzat egin dezakeen basoaren kudeaketa baliabide horrekin edota makro-intentsibo ustiaketa bat defendatzea. Beste energia berriztagarrien hedapenean azaltzen ari den ereduaren atzean dauden inbertsio-funtsek eta mota guztietako enpresa multinazionalek epe laburreko etekina besterik ez dute bilatzen, suntsitutako paisaia baten truke. Testuinguru horretan defenda ezina egiten zaigu estraktibismo industrial hau, biomasarena alegia, ez duelako kontuan hartzen ez lurraldea,ez bertan bizi diren komunitateen interesak eta ezta biodibertsitatea ere.
BASO BIZIEN ALDE, AUZOLANEAN, DENON BASOARI BIDEA EMAN
Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza
Dokumentua:
Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com
Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/
Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma