(maider) bai, eta gaiari buruz informazioa begiratzean denboran atzera botatzen hasita 1903. urtera heldu gara, telegrafoen garaira. Garai honetan telegrafoa bere hastapenetan zegoen, eta oraindik demostratu behar zen mezuak benetan teknologia funtzionatzen zuela. Ekaineko egun batean Britainia Handiko erret instituzioaren auditorio nagusian handiki pilo bat elkartu ziren entzuteko 500kmtatik bidalitako morse mezua. Denak isilik geratu ziren eta tap tap tap, morse mezua entzuten hasi zen. Bertako jendeak ez zuen morse lenguaia ulertzen, beraz ez ziren konturatu, baina laguntzailea bai, konturatu zen rats "arratoiak" etengabe esaten ari zela. Norbaitek emisioa hackeatu zuen eta mezu iraingarriak bidali zituen.
Marconi enteratzean asko moskeatu zen eta egunkarian salatu zuen gertatutakoa. Handik egun batzuetara Maskelyne jaunak, hackeoaren egileak, erantzun zien esanez beharrezko ekintza zela segurtasun akatsak argitara emateko. Marconi jaunak patente oso zabal baten jabe zen eta horrek Maskelyne jaunari ez zion uzten bere lana egiten. Beraz hemen dugu gure lehengo urteurrena, lehengo hackeoarena, orain dela 123 urte ia ia.
(aitor) Istorio honek denetarik dauka, patenteak, bi enpresen arteko tirabirak, hackeoak... filme baterako ematen du, Silicon Valley-ko moduko istorioa baina Inglaterra biktorianoan :). Hurrengo istorioa Bretainia Handian gertatu zen baita. Orain bigarren gerrate mundialera joango gara, baina ez Maskelyne jaunaren semeari buruz hitzegiteko, horrek ez bait zuen ezer egin :) ez, Alan Turing jaunari buruz hitzegingo dugu. Gizon hau naziek mezuak elkartrukatzeko erabiltzen zuten kodea apurtu zuen, Enigma kodea, eta horrek gerra irabazteko asko lagundu zuen.
(maider) Alan Turing informatikaren munduan oso-oso ezaguna da, agian ez hainbeste hacker bezala, baina bai kriptografian, bai konputazioan bere lana oinarrizkoa izan da gaur egun gauden tokian egoteko. Programara ekarri nahi dudan urtemuga tamalez, bere heriotzarena da, 1954. urteko uztailak 7an. Egun hortan hilik agertu zen bere etxean, eta ez dago argi zer gertatu zen. Bi urte lehenago homosexuala izateagatik kondenatua izan zen eta kastrazio kimikoa pairatu zuen. honek bai, filme eta liburu askotarako gaia eman du, beste programa batean hackerren trilogia aurkeztuko dugu eta luze eta zabal hitzegin ahalko dugu. Beraz, San Fermin egunez orain dela 72 urte Alan Turing hilda agertu zen.
(aitor) Orain aurreraka salto bat emango dugu 80. hamarkada arte, 1988. urtera. Garai hauetan internet oraindik bere hastapenetan zegoen, unibertsitate eta gobernuko ordenagailuak konektatzeko erabiltze nzen ARPANET deituriko sarea existitzen zen eta orokorrean, etxean zeuden ordenagailuek ez zuten interneteko konexiorik gutxi batzuk izan ezik. Adibide bezala, Donostiako Informatika fakultatean beste unibertsitate batzuekin lotzeko sistema garai hauetan garatu zen.
(maider) Bai, oraindik linux ez zen existitzen garai hauetan... baina bueno, gu 1988. urtean sortutako Morris zizareari buruz hitzegitera gatoz. 1988. azaroak 2an, gazte hau MITeko irakasle laguntzailea programa txiki bat idatzi zuen, programa batek zeukan arazo bat aprobetxatuz ordenagailuak blokeatu ahal zituena. Arpanet sarean aske utzi zuen eta sarean zeuden BSD motako makina guztiak blokeatu zituen. Morris gaztea oso gaizki pasa zuen konturatu zenean zer gertatzen ari zen, bere intentzioa kasu honetan ez zen gerra batean laguntzea edo patenteen kontra errebindikazioa egitea, ez, tipo honen aita informatikaria zen baita, eta hortik asko ikasi zuen. Bera probak egiten zegoen ikasteko intentzioarekin baina gauza eskuetatik joan zitzaion.
Eta hemen dugu lehengo zizarea sortzeagatik kondenatua izan den pertsona, 1990. urteko urtarrilaren 22an.
(aitor) eta ezin dugu XX. mendeko hackeoei buruz hitzegin Kevin Mitnick pertsonaiari buruz ezer esan gabe. 16 urtekin, 1981ean, telefoniako enpresa nagusiaren sisteman sartu zen, eta handik aurrera hainbat alditan epaitegien aurrera eraman zuten harik eta 1995eko otsailak 15ean azkenengo aldiz detenitua izan zen arte.
(maider) Hemen dugu teknologiara adikzioa zuela adierazi zuen lehengo pertsona. Hainbat aldiz epaitegiaren aurrera eraman zuten segurtasun sistemetan sartzeagatik , baina famatuena 1995ekoa izan zen, filmeetako hilabeteetako perzekuzio baten ondorioa izan bait zen. Defentsako abokatuak adikzioa zuela adierazi zuen, Mitnick jaunak ezin zuela sare bat ikusi bera nola funtzionatzen duen begiratu gabe.
https://www.bbc.com/mundo/noticias/2016/05/160523_primer_hacker_caballero_victoriano_marconi_fleming_maskelyne_finde_dv
https://en.wikipedia.org/wiki/Alan_Turing
https://es.wikipedia.org/wiki/Gusano_Morris
https://en.wikipedia.org/wiki/Morris_worm
https://es.wikipedia.org/wiki/Kevin_Mitnick