Gaurko programa Android sistemari dedikatuko diogu. Android, Iphonekin batera, mundu guztian dauden gailueen %90ean instalatuta dago. Programa honetan behin baino gehiagotan komentatu dugun bezala, Android mugikorretan software libreko aplikazioak instala daitezke. Existitzen dira baita F-droid bezalako dendak, software libreko aplikazioak eskaintzen dituena. Orain arte googleren zerbitzurik erabili gabe mugikorra erabili ahal genuen. Hau guztia aldatzera doa, ezta maider?
Gaurko programan informatikan gauza esanguratsuak egin dituzten emakume batzuei buruz hitzegingo dugu. Istorio hau XIX. mendean hasiko dugu, Lord Byronen alabari buruz hitzegingo dugulako, Ada Lovelace.
Gaurko programan adimen artifizialari buruz hitzegingo dugu berriz, baina kasu honetan adimen artifizialak nola sortzen diren ikusiko dugu. Programa pixkat teknikoa izango da, baina, zin egiten dugu ez ditugula hitz arrarorik erabiliko, batenbat bai, baina azalduko ditugu.
Saio honetan bideojokuei buruz hitzegingo dugu, eta hortarako Game Erauntsiako kide batekin hitzegin dugu, Joseba. Jokalari euskaldunen bilgunea da Game Erauntsia, eta euskaraz bideojokuren batean ibili bagara noizbait, ziur aski jende honek egindako lanagatik izan da. Helburu nagusia argia da: Euskara eta bideojokuak uztartzea. Mota guztietako ekitaldi eta ekintzetan parte hartzen dute, besteak beste Durangoko K@bian, jokoteknia eta abar.
Gaurko programan askotan entzuten dugun zerbaiti buruz hitzegingo dugu: algoritmoak. Gure bizitza digitala algoritmoz josita dago, baina badakigu zer den algoritmo bat?
Gaurko programan ni.eus proiektuaren berrikuntzak aurkeztuko ditugu. Pasadan urtean hitzegin genuen proiektu honi buruz, eposta euskaldun zerbitzua eskaintzen duena, baina aurten zerbitzua hobetu dute. Horregatik gaurko programan Iametzako Asier eta Lorearekin hitzegingo dugu
Ikasturte berriarekin batera hemen gaude Teknofrekuentziak programaren beste saio batein. Aurten ere jarraituko dugu teknologia berriei buruz hitzegiten, software libreko alternatibak planteatzen eta multinazional batzuen gehiegikeriak salatzen. Oraingo programan udan gertatu diren gertakari nagusiei errepasoa emango diegu, eta hasteko tamalez, futbolari buruz hitzegingo dugu.