Aurreko irratsaioan biomasaren inguruko kritika egin genuen eta orain adibide zehatzak, proiektuak, biomasa plantak non dauden, bai Euskal Herrian zein kanpoan, ekarri nahi ditugu irratsaio honetara.
Mendebaldeko herrialdeek beren baso-masak hobetzen ikusi badituzte beren basoen gaineko presio sozioekonomikoa murriztu delako da, beste herrialde batzuetako albo-kalteak bultzatzearen truke eta landa-mundua abandonatzeagatik. Hala ere, krisi energetikoak eta Europak erregai fosilekiko duen mendekotasunak, espekulatzaileen (eta politikari lagunen) begirada energia-iturri tradizional baina ustiapen-aukeretan oso mugatua den batera aldatu du: biomasara. Orain, Europak munduko basoak babestu nahi omen dituenez, bertako basoak suntsitzeko asmoa erakutsi du, horrek dakarren kalte guztiekin.