Denon basoa

UHANDRE, AMURRIOKO BASO BIZIAK

Aitor Errazkin 2026ko martxoaren 20a

Gaurko irratsaioan berri pozgarri bati heldu nahi diogu: Baso Biziak Plataformako kide den UHANDRE , Amurrioko Baso Biziak taldeak, garaipen garrrantzitsua lortu du: Lurraldearen antolamenduan Amurrioko Udalak duen eskumena berretsi du Justiziak, Arabako Basogintza Elkarteak jarritako helegitaren aurka eginez

“landa lurzoruaren erabilera desarautzeko baso-lobbyaren saiakerak” porrot egin du. Ebazpen judizial honek lurraldea antolatzerako orduan tokiko erakundek duten eskumena berresten du: Lurzorua sailkatzeko, zonifikatzeko, erabilerak lehenesteko eta paisaia eta nekazaritza jarduerak babesteko, besteak beste.“Ekoizteak edozein lurzoru okupatzeko karta zuririk ez du”. Epaiak Amurrioko Udalak onartutako lurralde-ereduaren alde egin du, lurraren ordenamendua udalen eskumena dela berretsiz.

Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza

Dokumentua: DB45-UHANDRE AMURRIOko Baso Biziak

Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com

Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/

Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma

Beste kanal batzuk: Facebook, Instagram eta Mastodon