Gure helburua Amurrioko baso eta landa-ingurunea babestu eta berreskuratzea da,
ikuspegi ekologikotik eta interes orokorretik. Lan-ildo nagusiak dira baso-monolaborantza intentsiboaren kritika egitea pinuak eta eukaliptoak, besteak beste, eta baso mistoak, autoktonoak eta mosaiko agro-forestalak sustatzea.
Horretarako, herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak egiten ditugu: ibilaldiak eta
landaketak, hitzaldiak eta argitalpenak, baita ekintza kulturalak ere, eta sare sozialak eta prentsa erabiltzen ditugu mezua zabaltzeko, besteak beste.
Irratsaioaren egilea: Edu Zabala Garagartza
Dokumentua: DB46-UHANDREri elkarrizketa
Harremanetarako: basobiziakplataforma@gmail.com
Web orria: https://www.basobiziakplataforma.org/
Telegrameko kanala: https://t.me/basobiziakplataforma